XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zapladaka

Adina: 8-16

Iraupena: 60'

Partaide kopurua: Nahi adina

Taldeka ala bakarka: Taldeka

Monitoreak: Partaide

Hizkuntza lanketa: Txikia

Materiala

Azalpena: Esparru mugatu baten barruan babesleku bat egongo da jolasaren hasieran aukeratutako harrapatzailearentzat.

Hasteko, harrapatzailea babeslekuan egongo da; beste guztiak, berriz, zelaian sakabanaturik.

Harrapatzailea banoa oihukatuz aterako da partaideren bat harrapatzera.

Baten bat ukituz gero, berak eta ukitutakoak korrika itzuli behar dute babeslekura; itzultzen ari diren bitartean beste guztiek egurtu ditzakete, beti ere eskua zabalik eta minik eman gabe.

Dauden biak eskua emanda aterako dira berriro babeslekutik, aurreko egoera errepikatuz.

Horrela segituko dute bospasei laguneko harrapatzaile taldea osatu arte.

Oharra: Norbait ukitu baino lehen katea apurtzen bada, zaplakada has daiteke eta harrapatzaileek babeslekura itzuli behar dute.

Bostekoa osatzen denean, harrapatutako lehenengoak jolasa hasi behar du berriro.

Zubia

Adina: 8-16

Iraupena: 60'

Partaide kopurua: Nahi adina

Taldeka ala bakarka: Taldeka

Monitoreak: Partaide

Hizkuntza lanketa: Txikia

Materiala

Azalpena: Zelaia mugatua izango da.

Ikasle guztiak zelaian zehar sakabanaturik egongo dira.

Bi jokalari besteak harrapatzen saiatuko dira.

Hauek harrapatuak izan baino lehenago zubia hitza oihukatzen badute, babesturik geratuko dira; baina berriro korrika hasteko, zangoen azpitik libre dagoen jokalariren bat pasatu behar zaie.